Aldaketa kolektiboa norberaren eraldaketarekin hasten da

FORMAKUNTZA ETA TAILERRAK

Norentzat

Oholtza gainean izan dudan esperientziak erakutsi dit zerk funtzionatzen duen arreta erakarri eta eragina sortu behar denean. Gaur egun, esperientzia hori ikaskuntza praktiko bihurtzen dut.

Komunikazio-gaitasunak eta salmenta-estrategiak hobetzea, presentzia indartzea eta ideiak argitasunez, segurtasunez eta benetakotasunez transmititzea nahi duten profesional, talde eta pertsonei zuzendutako formakuntzak eta tailerrak diseinatu eta gidatzen ditut.

Aplikatzeko ikasi

​Formakuntzetan teoria eta praktika uztartzen ditut.
Tailer bakoitza diseinatuta dago ezagutzak gaitasun aplikagarri bihur daitezen.

​​​Zer eskaintzen dute:

  • Praktikan eta esperimentazioan oinarritutako tailerrak.

  • Bizitza pertsonalean eta profesionalean aplikagarriak diren tresnak.

  • Feedbacka eta gertuko laguntza.

  • Metodologia dinamikoa, parte-hartzailea eta talde bakoitzera egokitua

Neurrira egindako formakuntzak

Bezero bakoitzaren beharren arabera egokitzen ditut denbora, edukiak eta ikuspegia.
Online zein aurrez aurreko formatuan.

GAIAK

KOMUNIKAZIO-GAITASUNAK ETA JENDAURREAN HITZ EGITEA

Autoezagutza eta konfiantza lantzen ditugu abiapuntu gisa, komunikazio-gaitasunak hobetzeko eta estilo pertsonala eragin-tresna bihurtzeko.

Salmenta-gaitasunak garatzen ditugu, entzute aktiboa, negoziazioa eta erresilientzia oinarri hartuta, beharrak identifikatzeko, eragozpenak naturaltasunez kudeatzeko eta bezeroekin harreman iraunkorrak eraikitzeko.

GAITASUN KOMERTZIALAK ETA SALMENTAESTRATEGIAK