Josu Pedruzo Redondo naiz, eta 1990ean jaio nintzen Gasteizen, hainbeste maite dudan eta ia txoko guztiak ezagutzen ditudan hirian. Kutxin bizitako une bakoitzak, Olarizun emandako paseoek eta inguruan ditudan pertsonek egiten dute Gasteiz nire lekurik kuttunena.
Txikitatik jakin izan dut komunikazioa nire pasioa dela, beti lortu izan baitut pertsonekin modu sakon, autentiko eta zintzoan konektatzea. Beharbada, transmititzeko modu horregatik, nire antzerki-irakasleak Arabako Foru Aldundirako ekitaldi bat aurkeztera eraman nahi izan ninduen, 10 urte besterik ez nituela. Eta oraindik ere, 8 urterekin grabatutako zinta bat entzuten dut walkman zahar batean, aita eta ama elkarrizketatzen nituenekoa.
Hitz eta keinu bakoitzaren atzean dagoen mezuaz jabetzea, eta pertsona zein markei euren benetako balioa azaleratzen laguntzea, pertsonalki betetzen nau.
Bidean, hazkunde pertsonaleko prozesu garrantzitsua egin dut eta honi esker ohartu naiz komunikatzeko dudan benetako indarra gizatasuna eta enpatia direla. Konbikzio horrekin, nire proiektu profesional propioa eraikitzea erabaki nuen, nire esperientzia bidearen parte izan nahi dutenen zerbitzura jarriz.
Azkenean, baieztatu dut barruan sumatzen nuen zerbait: komunikazioa ez dela hitz egiten hasten, entzuten baizik.
Benetan entzutea. Aurrean duzun pertsonari begiratzea, testuingurua irakurtzea eta publikoaren energia sentitzea dira mezua egoki iristea eta eragina izatea ahalbidetzen dutenak. Gaur egun, ikuspegi hau aplikatzen dut ekitaldi bakoitzean, etengabeko prestakuntzarekin eta niregan konfiantza duten pertsonekin dudan harreman hurbil eta zintzoarekin uztartuz.
Gehiago ezagutzeko, hemen naukazu:



