Sormena proiektu interesgarrien zerbitzura jartzea gustatzen zait
KOMUNIKAZIO AHOLKULARITZA


HASIERATIK AMAIERARA LAGUNTZEN DUT
Ikuspegi estrategikoarekin, komunikazioarekiko sentsibilitatearekin eta begirada integralarekin egiten dut lan, proiektu bakoitzak modu koherentean aurrera egin dezan eta helburuekin lerrokatutako emaitzak lor ditzan.
Beharrak identifikatzen eta estrategia zehazten laguntzen dut, antolaketatik eta inplementaziotik hasi, emaitzen ebaluaziora arte.
1. Entzun
Irtenbideak proposatu aurretik, proiektua, testuingurua, helburuak eta benetako beharrak ezagutzea.
2. Pentsatu
Ideiak antolatu, aukerak landu eta proiektuarentzat zentzua duen lan-estrategia definitzea, betiere elkarlanean.
3. Gauzatu
Erabakiak zehaztu, antolaketa bideratu eta estrategia ekintza bihurtzea.
4. Ikasi
Gertatutakoa aztertu, emaitzak neurtu eta ikaskuntzak balioan jartzea.
AHOLKULARITZA ZERBITZUAK
KOMUNIKAZIO ETA PROIEKTUEN KUDEAKETARAKO AHOLKULARITZA
Enpresa, lantalde eta profesionalei laguntza integrala, komunikazio-estrategiak eta ekitaldien antolaketa definitzeko.
Proiektu bakoitzaren helburu, publiko eta beharretara egokitutako publizitate-kanpainen diseinua eta garapena.
PUBLIZITATE KANPAINAK
KOMUNIKAZIOAN FORMAKUNTZAK
ZURE MARKAREN ORDEZKARITZA
Marka eta proiektuen ordezkaritza ekitaldi, azoka eta hedabideetan, komunikazioa eta harreman komertzialak indartzeko.
Komunikazio gaitasunak eta salmenta-estrategiak hobetu nahi dituzten pertsonei zuzendutako prestakuntzak eta tailerrak.
